XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

muga ingurutan. paradojaz paradoja

Konstituzioak nazionalitate hitza onhartu du.

AP kontra jarririk, Kongresoak ezin zuen ukatu Estatu espainolean zenbait nazionalitate daudenik (egiak oso borobilak direnean, UCDtik ezkerrera denek onhartu dituzte).

Bainan nazionalitate hitza onhartu dutela eta, ez ditugu kanpaiak egan jarriko; orkesta horrek ezer gutti suposatzen du ez baditu proiektu politiko egoki bati ateak irekitzen.

Eta kasu hontan proiektu politikoa autonomien proiektua da.

Proiektu honi Konstituzio berberak jomuga batzu jarri dizkio: honela dio bigarren artikuloak: .

Eta hori guztia Estatu espainola monarkikotzat definitu ondoren.

Bi paradoja, bi kontradizio garrantzitsu ditu konstituzioak bere baitan.

Alde batetik Estatu espainola monarkikotzat hartzeak, konstituzio beraren zentzua apurtzen du; konstituzioak sistema politikoaren lerro jeneral batetan finkatu behar litzateke, sartu gabe sistema politikoaren forma konkretoak aztertzen (demokrazia monarkiarekin lotzea).

Estatu espainolaren kasuan, konstituzioaren lehen tituluaren lehen artikuluan, datorren sistema politikoa lehengoari guztiz loturik geratzen da, frankismoaren, edo Francoren, azken nahiari: Juan Carlos eta bere monarkiaren bidez, 1936. urteko asmoak praktikan jartzea.

Honela, konstituzioak ez du suposatzen hauste haundirik frankismoarekin.

Bestalde, eta bigarren kontradizioa, zera da: nazionalitateek autonomia lortzeko eskubidea onhartzea baten barnean.

Bai, bainan ezezko printzipio honek ez dio mugarik jartzen indibisibilidadeari, nazionalitateen autonomiei baizik.

Kontradizio hauk ez dira inkoerentzi baten ondorio, inkoerentzi historiko batzuren ondorio baizik.

Paradoja hauk ez dira sortzen Suarezek ez dakielako zer egin euskaldunekin, edo pozik dagoelako Tarradellasekin, edo Galizan Rosonekin prolemak sortu zaizkiolako.

Paradoja bi hauek oso loturik daude haien artean.

Kapitalismo aurreratu batean, boterean dagoen klasea beharturik aurkitzen da estruktura ekonomikoa lege berri batzuri egokitzen Estatu mailan.

Honela, deszentralizazio prozesu batek herrialde bakoitzak unidade ekonomiko berezi batzu osatzera behartzen ditu.

Unidade ekonomiko berezi horien koordinatzailea Estatu zentrala izango litzateke.

Ekonomiko mailan hona hemen zein kontradizio sortzen den: Estatu zentrala indartsuagoa bihurtzen da, lana eta funtzioen sakabanatzeak ekonomia kapitalista errazionalagotzen du; bainan honek, bere barnean, oker bat dakar Estatu zentralarentzat: herrialde bakoitza unidade ekonomiko bat bihurtzen den neurrian, Estatu zentral horrekin hausteko kondizio objetiboak sortzen ditu.

Gainera, eta politiko mailan, frankismoaren esentzia ez da hain erraza puskatzen.

Monarkiaren figura politikoak garantizatzen du, nolabait, puskatze hori ez ematea.

Estruktura ekonomikoaren gainetik beste estruktura bat jartzen da, monarkiaren estruktura.

Paradojaz paradoja, monarkiak bereganatzen ditu indar faktiko guztiak (ejerzitoa, e.a.).

Eta orain ditugu Suarezen erreforma azterketa sakon bat egiteko posibilitateak, bere paradoja eta guzti.

KEPA AULESTIA.